Euskera

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera

Jaun-andere agurgarriok,

Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz arkitektoa izateaz gain, arlo tekniko eta artistikoko hainbat ikasgai irakasteko gaitasuna duena, eta gutun honen bidez zuen ikastetxeko lan taldean parte hartzeko dudan interesa azaldu nahiko nizueke.

Nahiz eta nire ibilbide akademikoa aztertzerakoan bestelakorik antzeman daitekeen, irakaskuntza benetan estimatua eta erakargarria zaidan esparrua dela adierazi nahiko nizueke, eta horrela erakusten dute hezkuntza errefortzurako klase partikularrak ematen aritutako urteek.

Horrez gain, gurasoak eta gertuko hainbat pertsona hezkuntzaren munduari estuki lotuak egoteak, ogibide honek eskatzen dituen ilusio, inplikazio, talde lanean aritzeko gaitasuna eta konpromezuaren garrantzia  ulertzen eta barneratzen lagundu dit.

Irakaskuntzan aritzeko benetako gaitasuna dudala uste dut, taldeak gidatzeko erreztasuna agertzen dut eta izugarri gustoko dut nerabeekin lan egitea. Hori guztia dela eta, nire profil profesionalarekin bat datorren edozein postu betetzeko prest nagoela deritzot.

Jarraian nire curriculum vitaea atxikitzen dizuet, eta zuen esanetara geratzen naiz edozein zalantza argitzeko. Espero dut ahal bezain laster nire laguntza eskaintzeko aukera suertatzea.

Beste barik, jaso ezazue agur bero bat.

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera

Egunon:

Jon Elorriaga naiz eta e-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da, hurrengo ikasturtera begira irakasle posturen bat baldin badago hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, Giza Zientzietan Lizentziatua naiz eta U.N.I.R. unibertsitatean “D.B.H., batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra” daukat (espezialitatea: Geografia eta Historia, 2014). Aldi berean, Irlandan bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

2014-rarte Gizarte zerbitzu eta integrazio sozialaren arloan ihardun dut lanean urte askoz, lan-esperientzia hau irakaskuntzarako oso baliagarri zaidalarik, eta ordutik L.H. eta D.B.H-n klase partikularrak ematen ditut, eskoletan D.B.H.-n ordezkapenak egiteaz gain.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

 

Cómo redactar una carta de presentación de profesores en euskera

Jaun/Andre agurgarria:

Gutun honen bitartez adierazi nahi dizut lehen hezkuntzan graduatua naizela hezkuntza orokorreko ibilbidean espezializatua. Zurekin kontaktuan jartzen naiz zuen lan taldearen parte izateko dudan nahia adierazteko.

Ingurune eta testuinguru oso ezberdinak dituzten eskoletan praktikak egin eta bertako hezkuntza ezagutzeko aukera izan dut.

Horretaz gain, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eta denbora libreko begirale tituluak ditut.

Azkenik, nire CV atxikita bidaltzen dizut. Edozein zalantza edo galdera izan ezkero, nire datu pertsonalak zure eskura jartzen ditut.

Jaso ezazu agur bero bat,

Cómo redactar una carta de presentación de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para profesores en euskera

Egunon:

Jon naiz, GIZARTE ZIENTZIETA-ko D.B.H. eta BATXILERGO-ko irakaslea. Duela gutxi Santo Tomas Lizeoan ordezkapen bat bukatu berri dut.

E-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da irakasle posturen bat suertatzen denean hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, GIZA ZIENTZIAK-ENPRESAN Lizentziatura eta “D.B.H., BATXILERGOKO, LANBIDE HEZIKETAKO ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA UNIBERTSITATE MASTERRA” (espezialitatea: Geografia eta Historia) ditut.

Arlo pedagogikoan lan esperientzia zabala izateaz gain, Irlandan ia bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

Azkenik, lan eginiko lekuetako erreferentziak ere eman ditzaket.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Adeitasunez,

Ejemplo de carta de presentación para profesores.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Cómo redactar una carta de presentación para colegios en euskera

Jaun, andre agurgarria,

Gutun honen bitartez zuekin lan egiteko interesa adierazi nahi dizuet.

Itzulpengintzan eta interpretazioan litzentziatua naiz eta honez gain, bigarren mailako hezkuntzako masterra bukatu dut aurten. Gainera bi urteetako esperientzia daukat San Pelayo ikastetxean.

Azkenik, nire curriculum vitae bidaltzen dizuet, zakonki aztertu dezakezuen bai nire ikasketak, bai nire irakaskuntza arloko esperientzia.

Besterik gabe, agur bero bat,

Cómo redactar una carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera

Kaixo Ikastola,

Nire izena Natalia Pérez da eta zurekin kontaktuan jartzen naiz nire curriculuma zuen ikastolara helarazteko. Heziketa fisikoko magisteritzan diplomatua naiz eta baita lehen hezkuntzako atzerriko hezkuntzan graduatua. Honetaz gain, nire curriculumean ikusiko duzuen moduan, baditut hainbat kurtso gehiago eta kirolarekin erlazionatutako unibertsitate master bat ere bai. Hizkuntzei dagokionez Euskara da nire Ama hizkuntza  eta Ingelesa oso ondo menperatzen dut.

Nire curriculuma atxikita uzten dizuet, zuen zentroan lan-posturen bat irteten denean kontutan izan nazazuen. Zuen erantzunaren zain gelditzen naiz, eskerrik asko zuen arretagatik.

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

X