Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera

Jaun-andere agurgarriok,

Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz arkitektoa izateaz gain, arlo tekniko eta artistikoko hainbat ikasgai irakasteko gaitasuna duena, eta gutun honen bidez zuen ikastetxeko lan taldean parte hartzeko dudan interesa azaldu nahiko nizueke.

Nahiz eta nire ibilbide akademikoa aztertzerakoan bestelakorik antzeman daitekeen, irakaskuntza benetan estimatua eta erakargarria zaidan esparrua dela adierazi nahiko nizueke, eta horrela erakusten dute hezkuntza errefortzurako klase partikularrak ematen aritutako urteek.

Horrez gain, gurasoak eta gertuko hainbat pertsona hezkuntzaren munduari estuki lotuak egoteak, ogibide honek eskatzen dituen ilusio, inplikazio, talde lanean aritzeko gaitasuna eta konpromezuaren garrantzia  ulertzen eta barneratzen lagundu dit.

Irakaskuntzan aritzeko benetako gaitasuna dudala uste dut, taldeak gidatzeko erreztasuna agertzen dut eta izugarri gustoko dut nerabeekin lan egitea. Hori guztia dela eta, nire profil profesionalarekin bat datorren edozein postu betetzeko prest nagoela deritzot.

Jarraian nire curriculum vitaea atxikitzen dizuet, eta zuen esanetara geratzen naiz edozein zalantza argitzeko. Espero dut ahal bezain laster nire laguntza eskaintzeko aukera suertatzea.

Beste barik, jaso ezazue agur bero bat.

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

No hay comentarios

Publicar un comentario