EJEMPLOS DE CARTAS DE PRESENTACIÓN EN EUSKERA

Ejemplo de carta de presentación para profesores en euskera

Egunon:

Jon naiz, GIZARTE ZIENTZIETA-ko D.B.H. eta BATXILERGO-ko irakaslea. Duela gutxi Santo Tomas Lizeoan ordezkapen bat bukatu berri dut.

E-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da irakasle posturen bat suertatzen denean hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, GIZA ZIENTZIAK-ENPRESAN Lizentziatura eta “D.B.H., BATXILERGOKO, LANBIDE HEZIKETAKO ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA UNIBERTSITATE MASTERRA” (espezialitatea: Geografia eta Historia) ditut.

Arlo pedagogikoan lan esperientzia zabala izateaz gain, Irlandan ia bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

Azkenik, lan eginiko lekuetako erreferentziak ere eman ditzaket.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Adeitasunez,

Ejemplo de carta de presentación para profesores.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Cómo redactar una carta de presentación para colegios en euskera

Jaun, andre agurgarria,

Gutun honen bitartez zuekin lan egiteko interesa adierazi nahi dizuet.

Itzulpengintzan eta interpretazioan litzentziatua naiz eta honez gain, bigarren mailako hezkuntzako masterra bukatu dut aurten. Gainera bi urteetako esperientzia daukat San Pelayo ikastetxean.

Azkenik, nire curriculum vitae bidaltzen dizuet, zakonki aztertu dezakezuen bai nire ikasketak, bai nire irakaskuntza arloko esperientzia.

Besterik gabe, agur bero bat,

Cómo redactar una carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera

Kaixo Ikastola,

Nire izena Natalia Pérez da eta zurekin kontaktuan jartzen naiz nire curriculuma zuen ikastolara helarazteko. Heziketa fisikoko magisteritzan diplomatua naiz eta baita lehen hezkuntzako atzerriko hezkuntzan graduatua. Honetaz gain, nire curriculumean ikusiko duzuen moduan, baditut hainbat kurtso gehiago eta kirolarekin erlazionatutako unibertsitate master bat ere bai. Hizkuntzei dagokionez Euskara da nire Ama hizkuntza  eta Ingelesa oso ondo menperatzen dut.

Nire curriculuma atxikita uzten dizuet, zuen zentroan lan-posturen bat irteten denean kontutan izan nazazuen. Zuen erantzunaren zain gelditzen naiz, eskerrik asko zuen arretagatik.

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Carta de presentación laboral de profesores en euskera

Jaun/Andre agurgarria:

Gutun honen bitartez adierazi nahi dizut lehen hezkuntzan graduatua naizela hezkuntza orokorreko ibilbidean espezializatua. Zurekin kontaktuan jartzen naiz zuen lan taldearen parte izateko dudan nahia adierazteko.

Ingurune eta testuinguru oso ezberdinak dituzten eskoletan praktikak egin eta bertako hezkuntza ezagutzeko aukera izan dut.

Horretaz gain, Euskararen Gaitasun Agiria eta denbora libreko begirale tituluak ditut.

Azkenik, nire CV atxikita bidaltzen dizut. Edozein zalantza edo galdera izan ezkero, nire datu pertsonalak zure eskura jartzen ditut.

Jaso ezazu agur bero bat,

Carta de presentación laboral de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Carta de presentación para colegios en euskera

Kaixo Ikastola,

Nire izena Natalia Pérez da eta zurekin kontaktuan jartzen naiz nire curriculuma zuen ikastolara helarazteko. Heziketa fisikoko magisteritzan diplomatua naiz eta baita lehen hezkuntzako atzerriko hezkuntzan graduatua. Honetaz gain, nire curriculumean ikusiko duzuen moduan, baditut hainbat kurtso gehiago eta kirolarekin erlazionatutako unibertsitate master bat ere bai. Hizkuntzei dagokionez Euskara da nire Ama hizkuntza  eta Ingelesa oso ondo menperatzen dut.

Nire curriculuma atxikita uzten dizuet, zuen zentroan lan-posturen bat irteten denean kontutan izan nazazuen. Zuen erantzunaren zain gelditzen naiz, eskerrik asko zuen arretagatik.

Carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Carta de presentación para profesores en euskera

J aun/ Andre agurgar iak:

Idazki honen bidez, nire cur iculuma helarazi nahi dizuet. Bertan, nire datu pertsonalak, nire formakuntza, lan-esperientzia eta beste datu erabilgar i batzuk aurkituko dituzue. Eskertuko nizueke nire cur iculuma kontuan izatea, une honetan edo etorkizunean ikastetxe honetan lanposturen bat bete behar baduzue.

Magisteritzan litzentziatua naiz, Haur Hezkuntzan hain zuzen. Halaber, irakaskuntzarekin eta nire lanpostuarekin erlazionatutako hainbat ikastaro egin ditut.

Zuen ikastetxean lan egitea gustatuko litzaidake; izan ere, zuen erakundearen bar uan zenbait lan egiteko behardiren prestakuntza eta esperientzia dauzkat. Ikasteko eta ideiak emateko prest nago.

Besterik gabe eta aldez aur etik esker ak emanez, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.

Adeitasunez, agur.

Carta de presentación para profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación de enseñanza en euskera

Jaun/Andre hori,

Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak zein Humanitate ikasketerako irakasle hautaketarako prozesuan nire Curriculuma kontuan har dezazuen eskatu nahi dizuet. Ikusten duzuenez, Irakasleen prestakuntzako Unibertsitate Masterra ez ezik, Historia Garaikideko Master Ofiziala zein Historiako Lizentziatura ere baditut. Ikaskuntzaren garapen horri esker, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaslea izateko gauza naiz. Halaber, ikaskuntza prozesu luze honetan egungo gizarteetako ibilbide historikoa konprenitzeko eta ulertzeko ezagutzak barneratu ditut baita Gizarte Zientziak irakasteko eta ikertzeko tresna metodologikoak ikasi ere. Era berean, esan beharra dago ikasketak egin bitartean lanmunduan sartu naizela hainbat arlo desberdinetan. Eskarmentu horri esker lan egiteko tresna asko garatu ditut, esate baterako, talde-lanak, kultura desberdina duten taldeak kudeatzea edota erabakiak hartzeko jarrera indartzea. Bestalde, aipatu nahi dut agerturiko lau hizkuntz desbernidak menperatzen ditudala eta neure heziketaren prozesuarekiko portaera aktiboa daudakala. Hori dena esanda, aurkeztutakoa interesgarria iruditzea espero dut eta eskeini didazuen denbora eskertu nahi dizuet.

Besterik gabe, adeitasunez,

Ejemplo de carta de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Carta de presentación de profesores en euskera

Zuzendari jaun-andre agurgarria:

Zuengana zuzentzen naiz, nire zerbitzuak eskaintzeko asmoz. Ikasketak bukatu berri eta gogo biziz sei hilabetetan lanean jardun duen gaztea naiz. Seriotasunez eta profesional bezala lan egiteko gaitasunak ditudalakoan nago. Pazientziaz hornitutako mutila naiz, entzuten eta ikasteko beti prest dagoena.

Irakasle bezala, gure lanarekin lotutako formakuntza garrantzitsua dela ustean nago baina, nahiz eta ikasteko beti prest egon, momentu honetan irakasleen lanak egiten jarraitzea eta gela baten barruan egotea dut helburutzat. Hori dela eta, zuregana hurbiltzen naiz, heziketa egoera desberdinetan erabili beharko ziren estrategiak eta errekurtsoak eta erabaki egokienak hartuz, nire gain sei hilabeteko esperientzia eta lanbide honetan jarraitzeko prest izanik.

Ikasleekin elkarrekintzan aritzeko trebetasuna daukat eta haiengan ikasketa nahia pizteko garrantziaren jakintzapean nago. Horrez gain, egitekoarekin eta erantzukizunekin arduratsua naiz; eta taldean lan egiteko trebetasuna daukat.

Horretarako, honekin batera Curriculum-a zehaztasunez eransten dut, zuen interesekoa izatekotan.

Eskertuko nizueke eskaera hau kontutan izango bazenute eta aproposa iruditzen zaizun proba edo elkarrizketaren bat elkar izatea.

Agur bero bat,

Carta de presentación de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS –