EJEMPLOS DE CARTAS DE PRESENTACIÓN EN EUSKERA

EJEMPLO DE CARTA DE PRESENTACIÓN DE PROFESOR EN EUSKERA

Zuzendari agurgarria:

Gutun honen bitartez zuengana zuzentzen naiz zuen ikastolan lan egiteko prest nagoela azaldu nahian. Heziketa Fisikoko Gradua izan arren, Erlijioko irakasle eta Lehen Hezkuntzako tutore bezala ere lan egiteko formazioa daukat. Nire Curriculum Vitaea atxikitzen dizuet nire heziketa eta lan esperientziari buruzko informazioa adieraziz.

Egoki edo beharrezkoa baderitzozue, aurrez aldeko elkarrizketa baterako prest naukazue. Bestalde, Curriculumean adierazten ditudan datuei buruzko argibide gehiago edo zihurtagiriak behar izanez gero, nirekin kontaktuan jar zaitezkete. Jakin dezazue behar izanez gero prest nagoela jardunaldi erdi edo behar duzuen orduetan lan egiteko.

Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.

Ejemplos de cartas de presentación que te ayudarán a trabajar como profesor en colegios del País Vasco.

Carta de presentación de enseñanza en euskera

Zuzendari agurgarria:

Gutun honen bitartez zuengana zuzentzen naiz zuen ikastolan lan egiteko prest nagoela azaldu nahian. Heziketa Fisikoko Gradua izan arren, Erlijioko irakasle eta Lehen Hezkuntzako tutore bezala ere lan egiteko formazioa daukat. Nire Curriculum Vitaea atxikitzen dizuet nire heziketa eta lan esperientziari buruzko informazioa adieraziz.

Egoki edo beharrezkoa baderitzozue, aurrez aldeko elkarrizketa baterako prest naukazue. Bestalde, Curriculumean adierazten ditudan datuei buruzko argibide gehiago edo zihurtagiriak behar izanez gero, nirekin kontaktuan jar zaitezkete. Jakin dezazue behar izanez gero prest nagoela jardunaldi erdi edo behar duzuen orduetan lan egiteko.

Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.

Carta de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

 

Modelo de carta de presentación de profesores en euskera

Egunon:

Jon naiz eta e-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da, hurrengo ikasturtera begira irakasle posturen bat baldin badago hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, Giza Zientzietan Lizentziatua naiz eta orain arte gizarte zerbitzu eta integrazio sozialaren arloan ihardun dut lanean, lan-esperientzia hau irakaskuntzarako oso baliagarri zaidalarik.

Aldi berean, U.N.I.R. unibertsitatean “D.B.H., batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra” daukat (espezialitatea: Geografia eta Historia) eta Irlandan ia bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Adeitasunez,

Modelo de carta de presentación de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Modelo de carta de presentación para colegios en euskera

Jn./And. estimatua,

Honekin batera nire curriculuma bidaltzen dizuet, nire ezaugarriak dituen profesional bat hautatzeko prozesuetan parte hartzeko interesa dudala adieraziz.

Nire prestakuntza, nire lanbide-esperientzia zein nire gaitasun ekintzailea, taldean lan egiteko gaitasuna… direla bide, zuek eskaini ahal didazuen lanpostuan lan egiteko gai naiz.

Hezitzaile arloan lan egiteko interesa dudanez, hutsunerik egonez gero nire hautagaitza kontuan hartzea gustatuko litzaidake.

Nire eskaera kontuan hartuko duzuelakoan, zuen esanetara naukazue elkarrizketa bat egiteko, eta bide batez, har ezazue nire agur zintzoa.

Zuen erantzunaren zain.

Adeitasunez,

Modelo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Modelo de carta de presentación de enseñanza en euskera

Jaun agurgarria:

Gutun honen bidez adierazi nahi dizut etorkizunean zure ikastetxean egon litezkeen lanpostuetarako hautagai gisa aurkeztea erabaki dudala.

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua naiz eta hurrengo hizkuntzak ikasi ditut: euskara, ingelesa eta alemana. Nire kurrikulumean ikus dezakezunez, hainbat agiri ditut hizkuntza hauetan dudan ezagutza frogatzeko.

Beste alde batetik, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra dut, baita esperientzia ingeleseko irakasle lez hainbat esparrutako Goi Mailako Heziketa Zikloetan: turismoan, informatikan eta eraikuntzan. Era berean, alemana irakatsi dut hautazko irakasgai legez.

Hori dela eta, zurekin elkarrizketa bat egiteko aukera izatea gustatuko litzaidake nire ezagutza eta eskuragarritasunaren inguruko xehetasunak emateko.

Zure berri izango dudalakoan, adeitasunez,

Modelo de carta de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera

Egunon,

DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egin ondoren eta Arkitektoa naizenez, zuengana jotzen dut zuekin lan egitea nahi dudala esateko.

Masterreko prestakuntzaz gain, irakastea benetan gustatzen zaidala konturatu naiz, klaseak ematen oso ondo sentitu nintzelako. Horrez gain, Bigarren Hezkuntza maila asko interesatzen zaidala ohartu naiz. Gazteen hezkuntzan parte hartzeak ekintza arduratsua dela uste dut, eta, ahalegin handiak ekarri arren, poz handiak ekartzen ditu ere.

Niretzako aukerarik onena irakasteko marrazketa arloa izango litzateke, bai teknikoa bai artistikoa, nahiz eta beste ikasgai batzuk zientzia-teknologia arloan lotuta daudenak irakasteko gai naizen.

C1-eko mailaren agiria (Euskera) eta C1-ekoa (Ingelesa) dauzkat, eta gogoz ekingo diot Hezkuntza-Proiektu Hirueledun bati.

Beraz, nire Curriculum Vitae bidaltzen dizuet hurrengo ikasturterako kontuan hartu nazazuen. Zuekin hitz egiteko aukera izatea espero dut informazioa osatzeko, edozein zalantza argitzeko, eta nire ezagutzak eta interesak azaltzeko.

Adeitasunez,

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera

Jaun-andere agurgarriok,

Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz arkitektoa izateaz gain, arlo tekniko eta artistikoko hainbat ikasgai irakasteko gaitasuna duena, eta gutun honen bidez zuen ikastetxeko lan taldean parte hartzeko dudan interesa azaldu nahiko nizueke.

Nahiz eta nire ibilbide akademikoa aztertzerakoan bestelakorik antzeman daitekeen, irakaskuntza benetan estimatua eta erakargarria zaidan esparrua dela adierazi nahiko nizueke, eta horrela erakusten dute hezkuntza errefortzurako klase partikularrak ematen aritutako urteek.

Horrez gain, gurasoak eta gertuko hainbat pertsona hezkuntzaren munduari estuki lotuak egoteak, ogibide honek eskatzen dituen ilusio, inplikazio, talde lanean aritzeko gaitasuna eta konpromezuaren garrantzia  ulertzen eta barneratzen lagundu dit.

Irakaskuntzan aritzeko benetako gaitasuna dudala uste dut, taldeak gidatzeko erreztasuna agertzen dut eta izugarri gustoko dut nerabeekin lan egitea. Hori guztia dela eta, nire profil profesionalarekin bat datorren edozein postu betetzeko prest nagoela deritzot.

Jarraian nire curriculum vitaea atxikitzen dizuet, eta zuen esanetara geratzen naiz edozein zalantza argitzeko. Espero dut ahal bezain laster nire laguntza eskaintzeko aukera suertatzea.

Beste barik, jaso ezazue agur bero bat.

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera

Egunon:

Jon Elorriaga naiz eta e-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da, hurrengo ikasturtera begira irakasle posturen bat baldin badago hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, Giza Zientzietan Lizentziatua naiz eta U.N.I.R. unibertsitatean “D.B.H., batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra” daukat (espezialitatea: Geografia eta Historia, 2014). Aldi berean, Irlandan bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

2014-rarte Gizarte zerbitzu eta integrazio sozialaren arloan ihardun dut lanean urte askoz, lan-esperientzia hau irakaskuntzarako oso baliagarri zaidalarik, eta ordutik L.H. eta D.B.H-n klase partikularrak ematen ditut, eskoletan D.B.H.-n ordezkapenak egiteaz gain.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

 

Cómo redactar una carta de presentación de profesores en euskera

Jaun/Andre agurgarria:

Gutun honen bitartez adierazi nahi dizut lehen hezkuntzan graduatua naizela hezkuntza orokorreko ibilbidean espezializatua. Zurekin kontaktuan jartzen naiz zuen lan taldearen parte izateko dudan nahia adierazteko.

Ingurune eta testuinguru oso ezberdinak dituzten eskoletan praktikak egin eta bertako hezkuntza ezagutzeko aukera izan dut.

Horretaz gain, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eta denbora libreko begirale tituluak ditut.

Azkenik, nire CV atxikita bidaltzen dizut. Edozein zalantza edo galdera izan ezkero, nire datu pertsonalak zure eskura jartzen ditut.

Jaso ezazu agur bero bat,

Cómo redactar una carta de presentación de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS –