Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera

ejemplos-de-carta-de-presentacion-para-escuelas

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera

Egunon,

DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egin ondoren eta Arkitektoa naizenez, zuengana jotzen dut zuekin lan egitea nahi dudala esateko.

Masterreko prestakuntzaz gain, irakastea benetan gustatzen zaidala konturatu naiz, klaseak ematen oso ondo sentitu nintzelako. Horrez gain, Bigarren Hezkuntza maila asko interesatzen zaidala ohartu naiz. Gazteen hezkuntzan parte hartzeak ekintza arduratsua dela uste dut, eta, ahalegin handiak ekarri arren, poz handiak ekartzen ditu ere.

Niretzako aukerarik onena irakasteko marrazketa arloa izango litzateke, bai teknikoa bai artistikoa, nahiz eta beste ikasgai batzuk zientzia-teknologia arloan lotuta daudenak irakasteko gai naizen.

C1-eko mailaren agiria (Euskera) eta C1-ekoa (Ingelesa) dauzkat, eta gogoz ekingo diot Hezkuntza-Proiektu Hirueledun bati.

Beraz, nire Curriculum Vitae bidaltzen dizuet hurrengo ikasturterako kontuan hartu nazazuen. Zuekin hitz egiteko aukera izatea espero dut informazioa osatzeko, edozein zalantza argitzeko, eta nire ezagutzak eta interesak azaltzeko.

Adeitasunez,

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS –